

Egonaldi laburreko tratamendu-unitate hau eri psikogeriatrikoei zuzenduta dago, bereziki dementzia-sindromeak dituzten pertsonei (Alzheimerra edota bestelako dementzia batzuk), bai eta bergaizkitze fasean dauden nahaste psikiatrikoak dituzten adinekoei ere.
Gurea da eri horien tratamenduan espezializaturiko Nafarroako osasun-zentro bakarra.
21 banako gela, asistentziadun bainuarekin.
Zerbitzuak :
Mediku- eta erizain- zerbitzua eguneko 24 orduetan.
Mediku azterketa eta azterketa neuropsikologikoa.
Errehabilitazio goiztiarra eta norberaren autonomiaren sustapena.
Familia- aholkularitza zerbitzua .
Nafarroako gainerako osasun- eta gizarte- zerbitzu publiko zein pribatuekiko lankidetza.
Bertako langileak espezializatuak, disziplinartekoak eta oso kualifikatuak dira. Honako hauek dira: :
2 mediku geriatra
Psikiatra aholkulari 1.
Psikologo 1.
Gizarte-laguntzaile 1.
2 fisioterapeuta.
7 erizain.
10 klinika-laguntzaile.
Arauak eta zerbitzuaren kalitatea. Emandako osasun-laguntza bat dator azaroaren 23ko 10/1990 Foru Legeak dionenarekin eta bereziki irailaren 1eko 214/1997 Foru Dekretuarekin.
ISO 9001:2000 BVQI arauaren araberako ziurtagiria dugu 2003ko urtarrilaren 17az geroztik.
Eguneko zentro psikogeriatrikoa | Kanpo kontsulta | Informazio orokorra | Hasiera