

Gizarte eta osasun arloko baliabide honek eriak beren ohiko inguruan ahalik eta denbora gehien bizitzea du helburu. Horretarako:
Gaixoaren autonomia eta gizarteratze-maila bultzatzen duen arreta osoa eskaintzen dugu, beti ere gordetako ahalmenak estimulatuz.
Familiakoei laguntza, aholkularitza eta informazioa emateaz gain, atsedena hartzeko aukera ere eskaintzen diegu.
Zentroak 25 plaza ditu. Astelehenetik ostiralera zabalik dago, jaiegunetan izan ezik. Bertan garatzen ditugun jarduerak eguneko beste zentro psikogeriatrikoetan egiten direnen antzekoak dira eta honako helburu hauek dituzte:
Gordetako ezagutza-ahalmenei eustea eta haiek garatzea. Halaber, errehabilitazioa egiten dugu gaixoak hainbat gaitasun eskuratu ditzan, galdutako gaitasunak, ahal den neurrian, ordezkatuko dituztenak.
Onera egin dezaketen akats fisiko eta funtzionalak berrezitzea.
Gaixoa gaitzea gaixotasunaren fase desberdinetan ahalik eta autonomia gehien lor dezan.
Eriak besteekin harremanak izatea sustatzea, bakarrik sentitu ez dadin eta behar bezain estimulatua egon dadin.
Zerbitzuak eta jarduerak:
Psikoestimulazio kognitiboko programak.
Errehabilitazio fisikoa eta fisioterapia.
Autonomiari eustea eta hura bultzatzea.
Arte-terapiak eta aisialdikoak.
Erizaintza Zerbitzua.
Medikuaren kontrola eta kontrol neuropsikologikoa.
Gosaria, bazkaria eta askaria.
Garraio Zerbitzua .
Aholkularitza eta familia-laguntza.
Bertako langileak espezializatuak, disziplinartekoak eta oso kualifikatuak dira. Honako hauek dira:
3 klinika-laguntzaile.
Terapeuta okupazional 1.
Fisioterapeuta 1.
Psikologo 1.
Erizain 1.
Gizarte-laguntzaile 1.
Mediku geriatra 1.


Ospitalizazio unitatea | Kanpo kontsulta | Informazioa orokorra | Hasiera